akademia

Dantza Eskola

Kresala dantza akademia araututako prestakuntza eskola bat da, izaerazko euskal dantzaren arlokoa. Gene Yurrek sortu zuen, 1968ko urrian. Denboraren joanean, bilakaera izan du, eta hainbat ziklo ditu egun. 100 ikasle baino gehiago ditu, sei urtetik hasi eta hamalau urtera bitartekoak. Ikasturtean zehar joaten dira eskolara, eta ordu beteko saioak egiten dituzte astean. Hainbat mailatan banatzen dira: dantza aurrekoa, hastapenak, erdiko maila eta aurreratua. Klasiko aurreko prestakuntza du irakaskuntzak; euskal dantza tradizionalaren teknika, estilo eta dantzaera guztiak irakasten zaizkie ikasleei. Bere errepertorio propioa sortu du akademiak, errepertorio herrikoia oinarritzat hartuta; eta tarteka, dantza taldeko dantzariekin batera parte hartzen dute akademiako ikasleek eszenaratze produkzioa hedatzen, zubi lana eginez, Euskal Herri guztian zehar edo eta baita atzerrian ere. Gainera, helduentzat plaza-dantza ikastaroak eta dantza ikastaro pedagogikoak ematen ditu, eta hamabostaldiak, entsaio irekiak eta sentsibilizazio tailerrak antolatzen. Baita metodo didaktikoak egin ere; esaterako, Jolastu dantzan egitasmoa, Faustino Aranzabalek sortua eta zuzendua.


2017/2018 IKASTURTEA (6 urtetik 16ra bitarte)


IZEN-EMATEA:


EGUTEGIA:



HELDUENTZAT PLAZA-DANTZA IKASTAROA 2017/2018

Kaixo lagunok!

2017-2018 ikasturteari begira, aurten ere plaza dantza ikastaroa emateko gogotsu gaude!

10saioko ikastaroa izango da, iraila-urrian hasiko delarik eta ikastaroaren jarraipena egiteko aukera ere egongo da!

Oraingoz ezin dugu informaziorik eman data zehatz eta ordutegien inguruan baina laister izango duzue gure berri!

Udara ona izan dezazuela!





web-orriaren diseinua: Harkaitz Ardanaz | inplementazioa: Eneritz Ardanaz
youtube facebook myspace