LEGE OHARRA

Kresalak, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako baldintzak betetzen ditu, bai eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoak ere. Hori dela eta, ondorengo lege-ohar hau sortu du.

www.kresalaedt.com web orrialdearen erabilera “Lege-ohar” honetan jasotako baldintzei lotua egongo da eta, baldintza horiek, aldizka eta aldez aurretik jakinarazi gabe eguneratu ahal izango dira www.kresalaedt.com web-orrialdean nabigatzeak, erabiltzaileak delako baldintzak behar bezala ulertzen dituela eta argi onartzen dituela esan nahi du. Kresalak badu eskubidea aldez aurretik jakinarazi gabe www.kresalaedt.com -en egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko. Beraz, eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu, baita horien aurkezpena eta kokapena ere.

DATUEN BABESA

Kresalaren web orri edo zerbitzuren batetara sartzeko, izaera pertsonaleko datuak jasotzea beharrezkoa balitz, datu horiek Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren inguruan indarrean dagoen araudiaren arabera erabiliko lirateke. Bezeroak, datu horiek ematerakoan, berariazko baimena ematen dio Kresalari, bezeroen zerrenda eta eskainitako zerbitzuaren prestazioa hobetzeko helburua duen eta bere jabetzakoa den fitxategi informatiko batean datu horiek txertatzeko.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko indarrean dagoen araudiak aurreikusitako kasuetan izan ezik, datuok ez dira inoiz aztertuko edo hirugarren batzuei pasako, ukitutako pertsonaren berariazko baimenik gabe.

Datuak eskuratu, zuzendu edota deuseztatzeko afektatuak duen eskubidea gauzatzeko, kresaladantza@gmail.com helbide elektronikoan egin lezake.

JABETZA INTELEKTUALA

Web-orrialde honetako eduki guztiak, hala nola testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta eduki horiek izan ditzaketen jabetza intelektualeko eskubideak mugarik gabe, bai eta marka, izen komertzial edo bestelako zeinu bereizgarri guztiak ere, Kresala dantza taldearenak dira. Hortaz, horien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta daude.

Edukiak erreproduzitzeko egintza guztiak debekatuta daude, guztiz edo zati batean edo edozein bide edo bitarteko (mekanikoa, elektronikoa, reprografikoa edo bestelakoak) erabilita erreproduzitzen badira ere. Zabalkundeko, komunikazio publikoko edo banaketako egintzak ere debekatzen dira, aldez aurretik Kresala dantza taldeak berariazko baimena idatziz eman ez badute.

Kresalak ez du bere gain ardurarik hartuko, erabiltzaileek, edukiak erabiltzean, kalte edo galeraren bat sortzen badute edota, horiek, indarrean dagoen lege-xedapenen bat hausten badu.

ESTEKAK

Kresala ez da arduratuko web-orrialdean ager litezkeen kanpo-estekez. Hortaz, erabiltzaileak, edukiak bere ardurapean eskuratuko ditu eta horietan eskatzen diren erabilpen-baldintzetan.

itzuli
web-orriaren diseinua: Harkaitz Ardanaz | inplementazioa: Eneritz Ardanaz
youtube facebook myspace