top of page
helduentzat
«Hostoz-hosto» bildumaren barruan, iraupen labur, ertain zein luzeko piezak aurkezten ditugu, helduek osatutako publiko baten aurrean formatu txiki, ertain edo handiko espazioetan emateko sortuak. Obra hauek nabarmentzen dira: Faunoa, Babilonia, Agotak, Sehaska, Le Basque, Khantoria, Zesta punta, Keinuka, Argia, Habanera, Oteiza, Errautsak, Ternua eta Rodtxenko; herrialdeko aretoetan eta nazioarteko hainbat jaialditan emandako piezak dira guztiak. Obra bitarteko eraldatzaile gisa ulertzen dugunez, zalantzak eta zantzu sotilak planteatzen ditugu, abangoardia historikoak eta mugimendu artistikoak lotuz, denboratik kanpoko parabola eta metaforekin batera.
bottom of page