top of page

ikerketa

Han dantzarako ikergunea ekoizpen artistiko eta administratiboko plataforma bat da, dantza profesionalaren arlora bideratua, eta proiektuak Kresala konpainiaren zigiluaren bitartez erakusten ditu. 2000. urtean sortu zen, Faustino Aranzabalen ekimenez. Dantzaren arloan gogoeta eta ekintza-prozesuak sustatzea du xede, ezartzen zaien interpretazioetatik askatuta eta zoriaren alderdi esploratu gabeak azaleratuz. Praktika eraldatzaile eta berritzailea, jarrera dibergenteetatik diseinatua, merkatuaren legeak izan gabe baldintza bakar. Diziplina askotako kolaboratzaile eklektikoekin izandako lankidetzak bereizten du KDTren Han dantzarako ikergunearen esparru sortzailea.

_DSC2352.jpg
bottom of page