top of page
lerro editoriala
«Dantza-harian» bildumarekin, dantza tradizionalaren inguruko apunteak eta oharrak lantzeko tresna bat ematen diogu geure buruari, halako moldez non horrek aipamen bat gehitzen dion gaur egun dantzari buruz dagoen bibliografia murritzari, arketipo ukiezin itxiei buruz eztabaidatuz eta historiaren irakurketa partzialak aztertuz, beste interpretazio batzuei sarbidea emanda. Etenik gabe mugitzen den ezagutzazko denbora bat konfiguratzeko bulkadatik ekin, aurrez ezarritako irudikerietan oinarritutako mito sendotuak deseraikitzetik hasita. Inondik ere normala ez dena normal bihurtzen duten aurreiritziak. ​
bottom of page